Entradas

Mostrando entradas de noviembre, 2020

SATURRARAN | EMATEA

Imagen
  E M A T E A Parke ekologiko eta bioklimatikoa lortzeko asmoz, erabilitako materialak naturalak eta autoktonoak izango dira. Horretaz gain, itsas kontenedoreetaz baliatuz, materialen birziklapena bultzatzea da beste helburuetako bat.  Proiektu basiko honetan, material horiez egindako zenbait modulu proposatu dira programak eskatzen duenari irtenbide emateko. Horretarako, estantzia ia bakoitzerako modulu bat sortu da, urteko urtaro ezberdinetan ondoren, beste erabilgarritasun bat izango duena.  Espazio hibridoak egin anhi izan dira, horrela ere, estantzia eta sentsazio ezberdinak lortzeko. Horretarako, ate korrederak eta kortinak ezarri dira aldetik aldera modulu batzuetan. Kanpo espazioari dagokionez, baratzak, basoa, begetazio anitza.. dira ikusgai inguru guztian, bertan, jolastu, deskantsatu edo kirola egiteko aproposak diren espazioak.

ARKITEKTURA JASANGARRI | AURREFABRIKATUA

Imagen
K O N T E N E D O R E A K Itsasontzi handietan erabiltzen diren eta gauza ezberdinak garraiotzea ahalbidetzen duten kontainerrak dira. Erabilera horretaz gain, bigarren bizitza bat emateko asmoz, azkenaldian geroz eta gehiago erabiltzen diren etxebizitza zein ekipamendu jasangarriak egin daitezke. Nire proiektuan, kontenedore hauetaz baliotuz eta konbinatuz, programan azaltzen diren  ekipamendu beharrei aurre egiteko erabiliko ditut. Casa Abierta Container / Plannea Arquitectura + Constanza Domínguez C Premiazko proiektu gisa jaio zen. Espazio elemental bihurtzen da, aldakortasun, malgutasun eta naturarekiko lotura sentimendua emanez. Errazago, askeago eta arinago bizitzera gonbidatzen zaituen lekua da. Naturarekin harreman zuzena ezartzen da kanpoarekin duen harreman estuan. Moduluak leiho handiak ditu, barruko espazioa ingurunearekin lotzen dutenak, hedapen sentsazioa emanez. Proiektuak ingurumen-inpaktu minimoa du, industria mundutik (itsas edukiontziak) eta nekazaritza mundutik (al