K O N T E N E D O R E A K Itsasontzi handietan erabiltzen diren eta gauza ezberdinak garraiotzea ahalbidetzen duten kontainerrak dira. Erabilera horretaz gain, bigarren bizitza bat emateko asmoz, azkenaldian geroz eta gehiago erabiltzen diren etxebizitza zein ekipamendu jasangarriak egin daitezke. Nire proiektuan, kontenedore hauetaz baliotuz eta konbinatuz, programan azaltzen diren ekipamendu beharrei aurre egiteko erabiliko ditut. Casa Abierta Container / Plannea Arquitectura + Constanza Domínguez C Premiazko proiektu gisa jaio zen. Espazio elemental bihurtzen da, aldakortasun, malgutasun eta naturarekiko lotura sentimendua emanez. Errazago, askeago eta arinago bizitzera gonbidatzen zaituen lekua da. Naturarekin harreman zuzena ezartzen da kanpoarekin duen harreman estuan. Moduluak leiho handiak ditu, barruko espazioa ingurunearekin lotzen dutenak, hedapen sentsazioa emanez. Proiektuak ingurumen-inpaktu minimoa du, industria mundutik (itsas edukiontziak) eta nekazaritza mundutik...
Comentarios
Publicar un comentario