ARIKETA EREMU PUBLIKOA I

S A T U R R A R A N

 2020-21 ikasturteari hasiera emateko, Saturraranera joko dugu. Izan ere, eremu honetan, urtaroaren aldaketarekin batera, bere funtzionalitataea ere aldatzen baita. Honi esker, eremu berdinean soluzio ezberdinak planteatzeko aukera dugu. 

Baina eremua ondo ulertzeko, Saturraraneko historian murgildu behar gara, gaur egungo espazioen zergatia ulertzeko, etab..

300 metro inguruko hondartza batean datza, azken urteetako balio ekologiko ia guztiak galdu dituenak gizakiaren erabilera txarraren ondorioz. Ibaiaren kanalizatzea, eraikin berrien eraikuntzak, portuaren eraikitzea, etb.. paisaia suntsitzeaz gain, itsas korronteak ere aldatu dituenak.

Aipatutako eraikinen artean garai bateko bainuetxea zegoen, beranduago apaizetxe izan zena eta azkenik emakume zein umeen espetxe bilakatu zen.





 P R O G R A M A 

Saturrarango kanpin eskola

Bizi dugun egoeraren aurrean, eskola eredu ezberdinak aztertzea ezinbestekoa eta beharrezkoa da. Gela hermetiko eta murriztuetatik, kanpo eremuetara, aire librera, naturarekin kontaktuan eta nahi adina metro karratu erabiltzeko aukera izatera igarotzea beharrezkoa da.

Hau izango da lauhileko honen helburua. Lehen aipatutako urtaro aldaketak sortutako arazoen ondorioz, EKAINETIK-IRAILERA eta IRAILETIK- EKAINERA programa bat osatu beharko da.




Comentarios

Entradas populares de este blog

ERREFERENTZIAK